ZER DA KARBONATAZIO AZKARTURAKO TEKNOLOGIA (ACT)?
Karbonatazio Azkarturako Teknologia (ACT) prozesu berritzailea da, zientzian dago oinarrituta eta gure produktu jasangarria fabrikatzeko erabiltzen da: ekoagregakina.
Karbonoa atzitzeko metodo aurreratu horren bitartez, balorizazio energetikorako instalazioetan sortutako hondakin termikoak, bestela zabortegira eramango liratekeela kontuan hartuta, CO2 bidez tratatzen dira, kareharriaren antzekoa den agregakin egonkor bihurtzeko.
Prozesu horrek, beraz, oro har hamarkadak beharko lituzkeen mineralizazio naturala azkartzen du.
ERREAKZIO NATURALA AZKARTZEN
ACT teknologiak epe luzerako erreakzio hori konprimatzen du, eta, minutu gutxi batzuetan gauzatzen duenez, karbonoa etengabe atzitzeko prozesua garatzen da, eta segurtasunez biltegiratzen da ekoagregakinean bertan.
INGURUMENERAKO ONURAK
Erreakzio natural hori azkartzean, eraikuntzako materialen karbono-aztarna murrizten dugu.
Era berean, horren ondorioz, hondakin mineralak ez dira zabortegira bidaltzen, eta eraikuntzako jarduera jasangarriagoak sustatzen dira.
NET ZERORANZKO BIDEAN
ACT prozesuan, kalitate handiko karbono-kredituak sortzen dira.
Kreditu horiei esker, enpresek euren isuriak konpentsatzen dituzte, eta, aldi berean, CO₂‑aren isuria atmosferara saihesten duten deskarbonizazio‑teknologien garapenean berrinbertitzen dute.