1. Arduradunaren datuak
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hauexek dira arduradunaren identifikazio-datuak.
- Erakundea: BISCAY ECO AGGREGATES S.L.
- IFK: B44955789
- Helbide soziala: Edificio Energy Intelligence Center – EIC Serantes Bidea,, 2
48500 Abanto Zierbena. - Posta elektronikoa: info@b-ecoaggregates.com
2. Jabetza intelektuala
Webgune honetako iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko legeria espainiarraren arabera daude babestuta BISCAY ECO AGGREGATESen alde. Beraz, ezin izango da webgunea oso-osorik edo zati batez erreproduzitu edota argitaratu, modu informatikoan tratatu, banatu, zabaldu eta aldatu, eraldatu edo deskonpilatu, ezta bere titularrari legearen arabera aitortutako gainerako eskubideak ere, BISCAY ECO AGGREGATESEK berak aurretiaz eta idatziz emandako baimena eduki gabe.
Erabiltzaileek webgune honetan agertzen den materiala euren erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik erabili ahal izango dutenez, ezin izango da helburu komertzialetarako edo legez kanpoko jardueren garapenerako erabili. BISCAY ECO AGGREGATESEK berariaz gordetzen ditu Jabetza intelektualaren ondorioz sortutako eskubide guztiak.
BISCAY ECO AGGREGATESEK aurreko baldintzak bete egiten direla eta webguneetan agertzen diren edukiak behar bezala erabiltzen direla bermatuko du. Hori dela eta, kasuan kasuko ekintza zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu, arau-hausterik badago edo erabiltzaileek eskubide horiek betetzen ez badituzte.
3. Norberaren datuen babesa
Webgune honetan bertan, zure datuen tratamenduari buruzko informazio xehea izango duzu eskuragarri “Pribatutasun-politika” atalean.
4. Beste gai batzuk
- BISCAY ECO AGGREGATESEK aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango du bere webgunean azaltzen den informazioa, baita konfigurazioa eta aurkezpena ere.
- BISCAY ECO AGGREGATESEK PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du honen bidez. Ondorio horietarako, beraz, ez dira publizitate engainagarritzat hartuko BISCAY ECO AGGREGATESEN webguneko ataletako edukian aurkitu daitezkeen akats formalak edo zenbakizkoak, atal horietan dagoen informazioa bere osotasunean edo behar bezala ez mantentzeagatik edota ez eguneratzeagatik sortzen direnean. Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondorioz, BISCAY ECO AGGREGATESEK akats horien berri eduki bezain laster zuzentzeko konpromisoa hartzen du.
- BISCAY ECO AGGREGATESEK ZER DEN ADIERAZI GABE JAKINARAZPEN KOMERTZIALIK EZ BIDALTZEKO konpromisoa hartzen du, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Ondorio horietarako, interesdunei bidalitako informazio guztia ez da jakinarazpen komertzialtzat hartuko, betiere, bere helburua lehendik zegoen harremanari eustea eta informazio interesgarria bidaltzea bada.
- BISCAY ECO AGGREGATESEK ez du inolako erantzukizunik izango, webgune honetan sartzean edota bertan agertzen diren informazioak erabiltzean erabiltzaileak ezarri beharreko edozein arau betetzen ez duenean.
- BISCAY ECO AGGREGATESEK ez du inolako erantzukizunik izango webgune honetan agertzen diren informazioa, gaiak eta programak erabiltzeagatik sortzen diren edo sortu daitezkeen kalte-galeretan, haien izaera edonolakoa dela ere. Webgune honen bidez, erabiltzaileei hirugarrenek eskainitako prestazioak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen dieten estekak (linkak) edo hipertestuak ez dira BISCAY ECO AGGREGATESENAK izango, eta ez dira bere kontrolpean egongo. Hori dela eta, erakunde horrek ez du inolako erantzukizunik izango ez bertan azaltzen den informazioan ez informazio horrengatik sortu daitekeen edozein ondoriotan.
- BISCAY ECO AGGREGATESEK ez du inolako erantzukizunik izango, hirugarrenek hizpide dugun erakundearenak izan ez arren webgune honetan agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak eta marka komertzialak legez kontra erabiltzen dituztenean. Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango webgune honetatik eskuragarri dauden webguneetako esteketako edukiaren osotasunean, egiazkotasunean eta zilegitasunean.
- Azken batean, erabiltzaileak baino ez du izango webgune honetan agertzen diren zerbitzuak, edukiak, estekak (linkak) eta hipertestua erabiltzeagatik sortutako erantzukizuna.