1) COOKIEEN DEFINIZIOA ETA EGINKIZUN OROKORRA
Zer dira cookieak?
Webgune honek cookieak edota antzeko teknologiak darabiltza, gure webgunean nabigatzen denari buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko. Cookiea testu-fitxategi txikia da, erabilitako nabigatzailean biltegiratzen da eta honako hauxe du helburu nagusi: webgunea nork bisitatu duen gogoratzea, nabigatzen uztea edo erraztea, lehenespenei buruzko informazioa gordetzea, elkarreragina nolakoa den aztertzea edo webgunearen bidez ematen diren zerbitzuen erabilera neurtzea eta hobetu ahal izatea. Batzuetan, erabiltzailearen ohituren eta nabigazio-profilaren araberako publizitatea erakusteko ere erabiliko dira.
Oro har, cookieak era askotako helburuetarako erabili ahal izango dira; esate baterako, erabiltzailea nor den jakitea, bere nabigazio-ohiturei buruzko informazioa lortzea edo edukia nola erakusten den pertsonalizatzea.
Webgune honetan, zertarako EZ dira erabiltzen cookieak?
Erabiltzen ditugun cookieetan, ez dugu biltegiratzen zu nor zaren zuzenean jakitera ematen duen informazio sentikorrik; esate baterako, zure helbidea, zure pasahitza, zure kreditu edo zordunketa txartelaren datuak…
Hona hemen, zehatz-mehatz, zertarako erabiltzen ditugun horrelako teknologiak.
2) ERABILTZEN DIREN COOKIEEN MOTARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA HAIEN HELBURUA
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legean xedatutakoaren arabera eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak zehaztutako gidalerroen arabera, gure webgunean zer cookie dauden azalduko dizugu hurrengo atalean.
3) COOKIEAK DARABILTZANAREN IDENTIFIKAZIOA
Cookieak erabiliko dituenaren arabera, norberarenak edo hirugarrenenak izango dira:
- Norberarenak: editoreak berak kudeatutako eta erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua ematen duen taldeak edo domeinuak erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidalitakoak dira.
- Hirugarrenenak: editoreak barik cookieen bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen duen taldeak edo domeinuak erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidalitakoak dira.
4) COOKIEEN MOTAK
Erabat informatutako baimena eman ahal izateko, zertan datzan eta cookie-mota bakoitzak zer helburu duen azalduko dugu ondoren:
- Cookie teknikoak: erabiltzaileari behar besteko aukera ematen diote, webgunean, plataforman edo aplikazioan zehar nabigatzeko, bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko, webgunea kudeatzeko eta bertan jarduteko eta bertako eginkizunak nahiz zerbitzuak abian jartzeko; esate baterako, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko eremuetan sartzea, eskaera osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera erosteko prozesua egitea, ordainketa kudeatzea… Cookie horiek gabe webgunea behar den moduan ez dabilenez, beharrezkotzat jotzen dira, eta ez dute zure baimenik behar.
- Lehenesteko edo pertsonalizatzeko cookieak: webguneari behar besteko aukera ematen diote, web orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko. Horrela, erabiltzailea zerbitzuan sartzen denean, ezaugarri zehatz batzuk izango ditu eskuragarri, webgunea erabiltzeko dituen aukerak beste erabiltzaile batzuen aukeretatik bereizi ahal izateko; esate baterako, hizkuntza, erabiltzaileak bilaketaren bat egitean erakutsi beharreko emaitzen kopurua edo zer eskualdetan dagoen erabiltzailea. Ezaugarri horiek aukeratzen dituena erabiltzailea bera bada, hizkuntzaren bandera hautatzean, esaterako, berariaz eskatutako zerbitzua izango da, betiere, cookieek pertsonalizatzeko hautatutako helburua bakarrik bete behar badute. Aurreko kasuan bezala, cookie hauek ez dute zure baimenik beharko.
- Analisirako edo neurketarako cookieak: behar besteko aukera ematen dute, bisitariek web orriekin nolako elkarreragina duten ulertzeko eta, horrela, webguneko erabiltzaileek emandako zerbitzuen inguruan duten erabilerari buruzko analisi estatistikoa egiteko. Bildutako informazioa webguneetako edo aplikazioko jarduera neurtzeko erabiltzen da, arduradunak eskainitako produktu eta zerbitzuetan hobekuntzak ezartzeko asmoz.
- Jokabidearen araberako publizitaterako edo marketinerako cookieak: haien nabigazio-ohiturak etengabe behatzean erabiltzaileen jokabideari buruz lortutako informazioa biltegiratzen dutenez, badago berariazko profila garatzerik, banakako erabiltzailearentzat garrantzitsuak zein erakargarriak diren eta, horren ondorioz, hirugarren iragarleentzat baliotsuagoak diren iragarkiak erakutsi ahal izateko.
Geure eta hirugarrenen cookie teknikoak, pertsonalizaziorakoak, analisirakoak eta publizitaterakoak darabiltzagu cookieen hurrengo adierazpenean azaltzen diren helburuetarako:
| MOTA | IZENA | HELBURUA | IRAUNGIPENA | NORBERARENAK/HIRUGARRENENAK |
| LEHENESPENA | wp-wpml_current_language | Hizkuntza lehenestea | 24 ordu | NORBERARENA |
Analisirako eta publizitaterako cookietarako baimena eman behar diguzu, eta, horretarako, “Onartzen dut” botoia sakatu besterik ez duzu gure webgunean sartzean agertzen den informazio-mezuan.
Cookieak desaktibatuz gero, webgunean sartzen jarraitu ahal izango duzu, baina baliteke behar bezala ez nabigatzea eta eskainitako zerbitzuren bat ondo ez joatea.
Zure gailuan ezarritako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ahal izango dituzu, Interneteko nabigatzaileko konfigurazio-menuaren bidez. Izan ere, konfiguratu egin ahal izango duzu, cookieak blokeatzeko edo, zerbitzariak gorde nahi duenean, erabiltzaileari jakinarazteko. Hurrengo esteketan, merkatuko nabigatzaile nagusi bakoitzean cookieak nola konfiguratu edota desaktibatu behar diren azaltzen da. Horrela, cookieen erabilera onartzen duen ala ez erabaki ahal izango du erabiltzaileak.
- Microsoft Internet Explorer: menua: Erremintak > Interneteko aukerak > Pribatutasuna > Konfigurazioa.
- Firefox: menua: Erremintak > Aukerak > Pribatutasuna > Cookieak.
- Chrome: menua: Aukerak > Aukera aurreratuak > Pribatutasuna.
- Safari: menua: Lehenespenak/Pribatutasuna.
- IOSerako Safari (iPhone eta iPad): Doikuntzen aukera > Safari