Biscay Eco Aggregates (BEA), PETRONORREK (REPSOL TALDEA) ETA O.C.O TECHNOLGYK BULTZATUTA, SORTU ZEN HONDAKIN TERMIKOAEN kudeatzeko orduan gero eta handiagoa den arazoari aurre egitea dauka helburu, haien sorrera gero eta handiagoa delako eta zabortegira bidaltzen dituztelako. Beraz, presio etengabea sorrarazten dute ingurumenean
Gure lehentasuna baliarazteko irtenbide integrala eskaintzea da, hondakin-fluxu horiek produktu bakar eta jasangarri bihurtzeko asmoz: ekoagregakinak.
Ekoagregakina ekoizteko, errausketako errautsak mineralizatu/karbonatatzen dira CO₂ industrialaren bidez.
Aitzindariak gara Europa Kontinentalean, eta deskarbonizazioranzko bidea urratu dugu, Petronorren eta karbonoa atzitzeko teknologian munduko liderra den OCO Technologyren laguntzaz.
Hondakinetarako irtenbidea eskaintzen dugunez, isurtzeko premia eta agregakin naturalen erauzketaren inguruko menpetasuna murrizten ditugu. CO₂ industriala atzitzen dugu etengabe, bestela, atmosferara isuriko litzatekeela kontuan hartuta.
Gure ekoagregakinak gaur egungo eraikuntzako produktuekin (hormigoia, aurrefabrikatuak…) bateragarriak direnez, oso lagungarriak dira sektoreko karbono-aztarna errendimendua arriskuan jarri gabe murrizteko orduan.
IKUSPEGIA
Biscay Eco Aggregates eta bere ekoagregakina erreferentziako irtenbidea izatea, instalazio termikoetako hondakinak baliarazteko eta eraikuntza deskarbonizatzeko orduan. Horrela, Bizkaia erreferente europarra izango da CO₂ etengabe atzitzen duten material zirkularretan.
XEDEA
Gaur egun zabortegira doazen HHSak errausteagatiko errautsak bezalako hondakin-fluxuak baliaraztea dugu xede, atzitutako CO₂-ren bidez azkartutako karbonatazioaz ekoitzitako produktu egonkor bihurtzeko: ekoagregakinak, alegia.
Hori lortzeko:
- Hondakinak haien balio-bizitzaren amaieran ezabatzeko irtenbidea eskaintzen dugu. Horrela, zabortegien gaineko presioa murrizten laguntzen dugu, eta baliabide naturalen erabilera eraginkorra sustatzen dugu.
- CO₂ industriala atzitu eta mineralizatzen dugunez, ez da atmosferara isurtzen, eta ingurumeneko karbonoa modu naturalean xurgatzen duen ekoagregakina ekoizten dugu.
- Errendimendu tekniko handiko ekoagregakinak fabrikatzen ditugu, eta eraikuntzarako dira egokiak (hormigoia, aurrefabrikatuak…). Dena dela, haien hondar-jatorriari lehentasuna ematen diogunez, trantsizio zirkularra sustatzen dugu agregakin naturalik erabili gabe.
- Hondakin-sortzaileekin, industriekin eta administrazioekin lan egiten dugu, irtenbide hori hedatzeko eta ingurumenaren jasangarritasuna bideragarritasun ekonomikoarekin integratzeko.
Horiek horrela, BEAk hondakinen kudeaketaren arazoa konpontzen du, isurietan eta baliabideen erabileran eragin egokia sortzen duen bitartean. Hori dela eta, ezabapena barik balorizazioa lehenesten dugu beti.