Pribatutasun Politika

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

  • Erakundea: BISCAY ECO AGGREGATES S.L.
  • IFK.: B44955789
  • Helbide soziala: Edificio Energy Intelligence Center – EIC Serantes Bidea,, 2 48500 Abanto Zierbena.
  • Posta elektronikoa: info@b-ecoaggregates.com

Zer helburu dugu zure tratu pertsonalak tratatzean?

EBko 679/2016 Araudian eta Norberaren Datuen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazi egiten dizugu eman dizkiguzun datu pertsonalak eta zurekiko harremana garatzean sortzen direnak honako helburu hauetarako tratatuko direla:

  • Zure eskabideei erantzutea.
  • BISCAY ECO AGGREGATESEN zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta, horretarako, posta elektronikoz edo komunikazio elektronikorako eman diguzun beste edozein sistema baliokideren bidez (SMS, esaterako) jakinarazpenak bidaltzeko baimena jasotzea.
  • Galderei, erreklamazioei zein iradokizunei erantzutea eta era guztietako komunikazio-ekintzak egitea.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Eman dizkiguzun datu pertsonalak interesdunak edo legearen arabera legezko ordezkaria denak ezabatzeko eskatu arte gordeko dira eta arakatu edo erregistratu diren helbururako beharrezkoak diren bitartean ere bai (gainera, ezarri beharrekoak edo derrigorrezkoak diren preskripzio-epeetan ere gorde beharko dira).

Datuak gorde egingo dira, BISCAY ECO AGGREGATESEK datuok gordetzeko daukan legezko betebeharrak bere horretan dirauen bitartean. Epe horiek igarotakoan, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, eta desagerrarazi, ezabatu edo suntsitu egingo dira, euskarrietan dagoen informazioa berreskuraezina izan dadin.


Legitimazioa

Zure datuen tratamenduaren lege-oinarria interesdunak emandako baimena izango da. Baimen hori berariaz eta argi-argi lortzeko, zure datuen berri ematen duten agiriak zein inprimakiak bete eta, hala badagokio, paperean edo formatu elektronikoan bidali beharko dituzu. Erakundeak era bateko eta besteko erabileretako datuak biltzeko darabiltzan agiri guztietan, informazio-klausulak agertzen dira, datuak babesteko araudian xedatutakoaren arabera. Horrez gain, berariazko baimena emateko, interesdunak sinatu egin beharko du, edo, bestela, webgunean bertan eskuragarri dauden inprimakiak bidali beharko ditu.

Era berean, legitimatuta egongo da tratamendua beharrezkoa izatea kontratua betearazten denean edo interesdunei ematen zaizkien zerbitzuetako bat garatzen denean, betiere, bertan parte badira, edo, haiek eskatuta, kontratuaren aurretiazko neurriak ezartzen direnean (DBAOren 6.1.a eta b artikulua).

Horrez gain, BISCAY ECO AGGREGATES legitimatuta egongo da, ezarri beharreko lege-betebeharrak eta interes legitimoak bete beharko dituelako, betiere, interesdunen interesak edo funtsezko eskubideak haien gainetik ez badaude.

Legitimazioa edonolakoa dela ere, edozein unetan ezeztatu ahal izango da baimena.


Zer hartzaileri emango zaie zure datuen berri?

Zure datuak ez zaizkio zure baimenik gabe inongo erakunderi lagako, betiere, legean bertan aurreikusitako lagapenak ez badira. Alde horretatik, berariazko baimena eskatuko zaizu, zure datuak beste edozein erakunderi laga ahal izateko.

Baimendutako helburuen kudeaketaren ondorioz, zure datuak BISCAY ECO AGGREGATESEKIN eta berak emandako zerbitzuekin zuzenean lotutako erakundeei edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie. Era berean, zure informazio pertsonala administrazio publikoentzat, epaileentzat eta auzitegientzat egongo da eskuragarri, tratamenduaren ondorioz sortu daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko, betiere, lagapen horiek legearen babespean badaude.

Ez da datuen nazioarteko igorpenik egingo Europar Batasuneko eremutik kanpo, ezta EBko 679/2016 Araudian datuen babesari buruz zehaztutako estandarrak betetzen ez dituzten erakundeentzat ere.


Zein da zure datuen jatorria?

BISCAY ECO AGGREGATESEK tratatzen dituen datuak interesdunak harremanetarako daukagun inprimakiaren bidez emandakoak dira.


Zer datu-kategoria tratatzen ditu BISCAY ECO AGGREGATESEK?

BISCAY ECO AGGREGATESEK emandako datuak tratatuko ditu, eta honako kategoria hauetakoak izan ahalko dira:

  • Harremanetarako datuak.

Zein dira zure eskubideak?

Edonork behar besteko eskubidea dauka, BISCAY ECO AGGREGATESEK berari dagozkion datuak tratatzen dituen ala ez zehatz-mehatz jakiteko.

Interesdunek behar besteko eskubidea izango dute, euren datu pertsonalak eskuratzeko, tratatzen diren datu pertsonalen kopia lortzeko, datuok eguneratzeko eta txarto dauden datuen zuzenketa eskatzeko edo, hala badagokio, datuon ezabapena eskatzeko, besteak beste, datu horiek bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.

Inguruabar zehatz batzuetan eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek euren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. BISCAY ECO AGGREGATESEK datuak tratatzeari utziko dio, betiere, arrazoi legitimorik ez badago edo erreklamaziorik aurkeztu edo defendatu behar ez badu.

DBAOren 18. artikuluan aurreikusitako inguruabar zehatz batzuetan ere, interesdunek haien datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute, eta, halakoetan, BISCAY ECO AGGREGATESEK, gordetzeko orduan izan ezik, interesdunaren baimenaz tratatuko ditu, erreklamazioak egiteko, aurkezteko edo defendatzeko edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko edo Europar Batasunak edo bertako estatu kide batek interes publikoa duelako.

Datu pertsonalak online ingurunean tratatzeko prozesua ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidearen ezarpenaren ondorioz, interesdunek badute ahazteko eskubidea erabiltzerik, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasunerako eskubidearen arabera, interesdunek behar besteko eskubidea daukate, eurei dagozkien datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jasotzeko eta beste arduradun bati igortzeko.

Interesdun guztiek behar besteko eskubidea daukate, tratamendu automatizatuan bakarrik oinarritutako erabakiaren helburua ez izateko, profilak egitean ere bai, haiengan eragin juridikoak dituenean edo, modu berean, haiengan eragin adierazgarri duenean, DBAOren 22.1. artikuluan aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

Interesdunak bere datuak ezabatzeko eskubidea edukiko du, datuen tratamendua edo bilketa sorrarazi zuen helburua desagertzen denean, tratamendua legitimatzen duen baimena ezeztatzen denean edo DBAOren 17. artikuluan aurreikusitako gainerako arrazoiak ematen direnean. Datuok ezeztatzeko, euskarri automatizatuetan dauden datuen maila handiko ezabapena eta automatizatu gabeko euskarrien suntsipen fisikoa gauzatuko dira.


Nola erabili daitezke eskubideak?

Interesdunaren NANaren edo bere nortasuna egiaztatzen duen beste agiri baten kopiarekin batera beti aurkezten den idazkia bidali beharko da goiburuan adierazitako helbideetara.


Zer erreklamazio-bide daude?

Zure eskubideak behar bezala errespetatu ez dituztela uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu. Honako hauexek dira harremanetarako datuak: Telefonoak: 901 100 099 / 912 663 517. Posta-helbidea: Jorge Juan kalea, 6. Madril.