JASANGARRITASUNA, BISCAY ECO AGGREGATESEKO EREDU INDUSTRIALAREN GIDARI
Gure proiektuak egiaztatu egin nahi du badagoela ingurumeneko erronkak (CO₂-ren isuriak eta hondakinak, esaterako) industriarako eta eraikuntzarako baliabide berri bihurtzerik.
Hondakinak baliaraztean eta karbonoa atzitu eta erabiltzean, honako hauxe helburu duen prozesu industriala lortzen dugu: materialen zikloa ixtea, eraikuntzak ingurumenean daukan eragina murriztea eta karbono gutxiko ekonomiarantz aurrera egitea. Eredu horretan, lehen hondakintzat hartzen ziren materialak balio industrialeko produktu berrietarako lehengai bihurtzen dira orain.
Biscay Eco Aggregateteseko proiektua deskarbonizakioa, trantsizio energetikoa zein ekonomia zirkularra helburu dituen ekosistema industrialean integratzen da. Bertan, hain zuzen ere, zenbait sektorek (energia, hondakinen kudeaketa eta eraikuntza, adibidez) elkarrekin lan egiten dute, baliabideak erabiltzean irtenbide jasangarriagoak eta eraginkorragoak garatzeko asmoz.
Eredu horrek ingurumenean duen eragin ona zehatz-mehatz neurtu daiteke, materialen balantzeen, isurien murrizketaren eta baliabide naturalen isurien murrizketaren bidez.
Karbono‑kredituak sortzen ditugu
Biscay Eco Aggregatesek karbonataziorako erabilitako prozesuaren ondorioz, isuriak ekiditen dira, eta, horrez gain, karbonoa etengabe kendu eta biltegiratzen da materialean bertan. CO₂-ren atzipen mineralizatu hori karbonoa ezabatzeagatiko kredituen bidez (Carbon Removal Credits) ziurtatu daiteke nazioarteko erregistro espezializatuetan.
Kreditu bakoitza iraunkortasunez ezabatutako eta biltegiratutako tona bat CO₂-ren adierazgarri denez, prozesu industrialak kliman daukan eragin ona aitortzen da.
Kreditu horien sorrerak onura gehigarriak ditu jasangarritasunerako:
- Karbonoa ezabatzeko teknologien garapena azkartzen du, helburu klimatiko globalak lortzeko orduan funtsezkoak direla kontuan hartuta.
- Kreditu egiaztatuen bidez, nekez murriztu daitezkeen isuriak konpentsatzeko aukera ematen die enpresei eta erakundeei.
- Karbono gutxiko irtenbide industrialekin lotutako balio ekonomikoa sortzen laguntzen du.
- Industriaren zeregina indartzen du klimari begira neutroa den ekonomiaranzko trantsizioan.
Horrela, Biscay Eco Aggregatesek eraikuntzarako material jasangarriak ekoizten ditu, baina, horrez gain, atmosferako CO₂ etengabe murrizteko eta ezabatzeko mekanismo berrien garapena ere sustatzen du bete-betean.